XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ez zuten beste bizidunik ikusi handik bidaia bukatu artean.

Orain Sete-tik aurrera zihoazen eta muga egon zen lekura gerturatzen ari ziren.

Orain ez zegoen mugarik inon eta Albak barrea eragin zion burutazio marjinal bat izan zuen: - Ba al dakizu, Didac, agiririk ez daukagula?.

Mutikoak ez zion ulertu, agian sekula agiririk izan ez zuelako; gazteegia zen oraindik eginerazten zituzten agintariak zeudenean.

Eta arratsean, akanpatzera zihoazenean, Albari lehen esandakoarekin zerikusia zuen beste gauza bat bururatu zitzaion oraindik: - Gure haurra ez da inongo erregistrotan ageriko... Zer iruditzen zaizu jaiotzen denean bati hasiera ematen badiogu?.

Baina mutikoak ez zekien erregistroa zer zen ere eta azaldu beharra izan zion.

Neskatxak zera gaineratu zuen: - Atsegina zaigun izena jarriko diogu eta inork ez du ezer esatekorik edukiko.

Zeren bere jaioterrian santuen izenak bakarrik onartzen bait ziren eta inork ezin zezakeen izen berririk asmatu.

- Baten bat pentsatu al duzu?.

Baina ez, Didac ez zen oraindik izenaren gainean pentsatzen jarri.

Eta buruan bueltaka erabili behar zuen, zeren hurrengo egunean, eguerdi aldera, denborak atzera egin eta berriz uda minean baleude bezala berriro erre egiten zuen eguzkiaren pean axolagabeki itsasoan aurrera zihoazelarik, esaten du: (...).